XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez adiorik esaten diogu Mikeri.
Chinoko Centro Basco jatetxe ondora goaz, beste ostatu euskaldun batera,
Kalifornian, Chino ondoko Artesia herrian jaio zen Begoña orain 28 urte, aita eta ama baztandarrak.
Autopistaz atzera eginez, Pyrenees-eko parking-ean uzten dugu autoa.
Jatetxera sartzerakoan, berehala iritsi zaigu bi euskaldunen hots eta ele nahaskaitza.
Baxenafartarrak dira, Julian Etcheberry, Larrakoa, orain hogeita sei urte hona etorria, eta Albert Garizpe, Makeakoa, jatetxeko sukaldaria, dira ozenki solasean ari direnak.
Bertako zerbitzari, neska gazte bat, kaliforniarra, baina euskaraz xarmantki mintzatzen dena, Edith Aguerre da, nagusiaren iloba.
Nagusia, izan ere, Itsasukoa, Germaine Arrechea, alarguntsa.
Martin bere senarra, Arizonako euskalduna, duela bi urte galdu zuen.
Germaine ez dago gaur hemen.
Baina mahaietako batean, urrunean apur bat, Begoña Echeverria ikusten dugu.
Chinon bertan duela lau urte pasatxo, Aphessetche-tarren trinketean ezagutu genuen Begoña.
Euskal Herrira joatekoa zen orduan, Donostiara hain zuzen, urtebete han pasa eta bere euskara hobetzeko.
Begoñak, azken mende t'erdian beste hainbat kaliforniarrek bezala, euskara izan du
Ohiko agurrak eta gero, hortik eusten diogu elkarrizketari.